martes, 19 de diciembre de 2017

Eguberriak egun gutxi barru

Eguberriak egun gutxi barru dira eta zuk oporrak izanen dituzu. Ikastetxeak
urtero antolatzen ditu aktibitateak, zuk izena emana duzu batean, egun batzuk
izanen dira etxetik kanpo. Zuk, baina, azken orduan ez duzu joan nahi, eta
zure arrazoiak badituzu.
Idatzi mezu bat aktibitatearen arduradunari eta azaldu zure egoera.
 Resultado de imagen de christmas college

jueves, 7 de diciembre de 2017

Ingelesa Irlandako King's College ikastetxean ikasi.


3.

Uztaileko lehenengo astean Irlandara joan nahi duzu ingelesa ikastera. Idatzi e-mail bat King’s College-eko arduradunari eta eskatu informazioa: Esan
nor zaren, zenbat daramazun ingelesa ikasten, eta galdetu prezioa, klase orduak, Irlandan non biziko zaren ...


martes, 5 de diciembre de 2017

Sare sozialak

 Zure iritzia eman sare sozialei buruz. Kontu hauek aipatzen ahal dituzu:

-Sare sozialak gazteen bizimoduan sartuta
•Berritasunak: irudiak,mezuak, elkarrizketak...
•Adiskideak topatzeko,musika eta bideoak
trukatzeko...
•Gizarte bizitzan txertatzeko aukera ona
Gurasoen eta adinekoen beldurrak: belaunaldi jauzia
• Gehien bat informazio arinak, txutxu-mutxuak...
Sakontasunik ez
• Arriskuak (cyberbullyinga, ziber erasoak...) edo
menpekotasunak, batez ere, adingabeek.