jueves, 13 de octubre de 2016

Deskribatu zure gustuko oinetakoak
Eta zuk zure armairuko zein oinetako dituzu gustukoen? Erabili ereduan azpimarratuta dauden egiturak.
OHARRA: aukera baduzu, eraman zure gustuko oinetakoen argazkia klasera eta irakurri zure
deskribapena taldekoen aurrean. Denon argazkiak nahastu ondoren, ea besteek asmatzen duten zein
oinetakoei buruz ari zaren.


NIRE OINETAKO GUSTUKUENAK
Niretzat oinetako gustukoenak bota marroi
hauek dira. Oinetako hauek larruzkoak
dira, eta oso sendoak, baina erosoak dira.
Duela bi urte erosi nituen Huescako kirol-
denda batean. Niri asko gustatzen zaizkit
oinetako hauek, mendian ibiltzeko
aproposak direlako. Baina ez dira oso
egokiak kalean ibiltzeko, pisutsuak dira eta.
Eguraldi oso hotza egiten badu, eta
Pirinioetara joaten bagara, beti bota hauek
janzten ditut... asko babesten dute, eta
oinak lehor-lehor ibiltzen ditut.